Atzoko tailerretan, Kukumixoko gazteak, Atxolin Guraso Elkarteko kideak, Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartekoak, Udalekoak, Urrats Dantza Taldekoak eta Diadar taldeko txistulariak izan ziren dinamizatzaile, eta, lantaldeko kideek azpimarratu zutenez, “giro onean” joan zen topaketa. Euskal Aratosteak lantaldeak antolatu zuen ekimena.