Urteko lehen odol ateratzerako txanda har daiteke gaurtik

Ubane Madera Zangitu 2026ko urtarrilaren 21a

2026ko lehen odol ateratzea egingo dute barikuan Itxaropena elkartean eta gaurtik, eguaztena, har daiteke bertaratzeko txanda. Gaur eta bihar Interneteko bidea dago zabalik: gotatanta.eus. Barikuan, berriz, telefonoz deituta hartu ahal izango da txanda, 943 00 78 85 zenbakian. Bestalde, urteko egutegi osoaren berri ere eman du Soraluzeko Odol Emaileen elkarteak.

Bariku honetako odol ateratzeak emango dio hasiera aurtengo jardunari. Honakoa da Soraluzeko Odol Emaileen Elkartetik helarazi duten urte osoko egutegia:

  • Urtarrilak 23.
  • Martxoak 27.
  • Maiatzak 22.
  • Uztailak 17.
  • Irailak 25.
  • Azaroak 27, urteko azkena herrian. 

Barikuko ateratzeari dagokionez, ohi den moduan, 20:30ak arte egongo dira Itxaropena Erretiratuen Elkartean odol ateratzeak egiten. Elkartekoek herritarrak animatu nahi dituzte bertaratzera, "animatu, merienda goxoa gure kontu", diote.