Egun batetik bestera nabarmen aurreratu dituzte Plaza Zaharreko aroztegia botatzeko lanak. Argazkiok gaur arratsaldean, eguena, ateratakoak dira, eta, erakusten duten moduan, etxearen aurreko aldearen zatirik handiena ia bota dute. Atzetik, berriz, ez da horrenbeste igartzen eraisketa, batik bat, atzeko aldetik etxe txikiaren beheko solairua antzematen delako eta goitik dihardutelako botatzen.