Hasi dira galtzada-harria jartzen

Ubane Madera Zangitu 2026ko urtarrilaren 23a

Astelehenean hasi zituzten Baltegietako azken faseko obrak. Egunotan, lehenengo etxeen ondoko kale-zatiko harlauzak jarri dituzte, espaloi itxura emanez. Eta dagoeneko hasi dira ere galtzada-harriak jartzen, kalearen goiko aldetik. Asmoa da ahalik eta lasterren egitea hortik zubirainoko lanak, garajeetarako joan-etorria eta sarbidea lehenbailehen ahalbidetzeko.

Gogoan izan, obrengatik itxita dagoela zirkulaziorako Gabolatseko zubia. Oinezkoek, aldiz, badute bideratuta pasabidea, SAPAko aterpetik.