Bota dute aroztegi zaharra

Ubane Madera Zangitu 2026ko urtarrilaren 24a

Bota dute Plaza Zaharreko etxe txikia, aroztegi zaharra. Atzo arratsaldeko jarduna bukatu orduko botata zuten, baita atzeko parteko zatia ere. Ikusten den moduan, hondakinak batzea besterik ez da falta eraiste lanak bukatzeko.