Porrotxek eta Marimototxek pago landarea oparitu diote "Soraluzeko herriari"

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko urtarrilaren 24a

Atzo arratsaldean, antzokia goraino bete zen Porrotxen eta Marimototxen Amazonia gara emanaldia ikusteko. Emanaldiaren amaieran, pailazoek pago landarea oparitu zioten "Soraluzeko herriari", "horrela denon artean Euskal Herria Amazonia txikiz osatuko dugu", adierazi zuten. Landarea Aisialdia Elkarrekin eta Baso Biziak elkarteko ordezkariek jaso zuten, datozen asteetan egingo diren landaketetakoren batean landatu eta gero behar bezela zaintzeko konpromisoa hartuta.