Antton Alberdik (Soraluze) eta Imma Esnaolak (Bergara) lagun bat dute gaixo. Gaixotasunari aurre egiteko tratamenduaren baitan, odol transfusioa behar izan du hark eta lagun eta egoera horrek animatuta izan ziren barikuan odola ematen, biak ala biak lehen aldiz.
Lau berri
Alberdi eta Esnaola moduan, beste bi lagun ere odol-emaile berriak izan ziren barikuan. Beraz, guztira, lau emaile berri animatu ziren urteko lehen ateratzera. Kopuru horrekin pozik dira Soraluzeko elkartekoak, beti azpimarratzen duten moduan, emaile berriengan baitago odol ateratzeen etorkizuna.
Osterantzean, guztira, 39 odol poltsa eraman zituen Soraluzetik Odol Emaileen Bankuak bertaratu ziren 45 lagun eskuzabalegandik. “Dinamika horrekin urte guztian segituz gero, ondo legoke”, diote balorazio modura. Izan ere, Odol Emaileen Bankutik, 2026an 200 odol poltsa lortzeko erronka jarri dio Soraluzeko elkarteari, beraz, ateratze bakoitzean 34 odol poltsa beharko lirateke gutxienez.