Bermeosolo enpresa ari da kaudalimetroak jartzen Urkuluko urtegitik datorren ur-edangarriaren emaria neurtzeko, Gipuzkoako Urak-en enkarguz.

Olean hasi dira lanak egiten, bertako autobus geltokiaren aurreko aldean, eta, datozen asteotan beste hiru puntutan ere jarriko dituzte kaudalimetroak: herriaren goiko aldean -Zeleta/Estaziño inguruan-, erdigunean eta herriaren irteeran Eibarko noranzkoan. Aurreikuspena da hilabete-hilabete eta erdian bukatzea lanok.
Bermeosolo enpresatik esandakoaren arabera, lehenago bestelako udalerri batzuetan ere jarri dituzte kaudalimetroak. Esaterako, 2025ean Ermuan eta Eibarren jarri zituzten.