San Blas sasoian gauden honetan, San Blas tailerra egin dute Soraluze BHI Institutuan. 2. eta 4. DBHko hainbat ikaslek parte hartu dute bi gurasoren eta irakasle baten gidaritzapean. Opilak egin ondoren sukaldari gazteek elkarren artean banatu eta etxera eraman dituzte, ikastetxea usain gozo-gozoarekin lagata.