Aratosteetako dantzen kalejirarako entsegua domekan da

Ubane Madera Zangitu 2026ko urtarrilaren 29a

Domekan, Euskal Aratosteetarako plaza dantzak entseatzeko hitzordua egin dute. Kirol gelan elkartuko dira entseatzeko, Urrats dantza taldeko dantzariek gidatuta. Interesa duen edozein bertara daiteke. 11:00etatik 13:00ak bitartean da entsegua. Asmoa da otsailaren 13an egitea plaza dantzen kalejira, Plaza Zaharrean hasi eta zubiraino.

Otsailaren 13an, 18:30ean abiatuko dira kalejiran plaza dantzak egitera. Plaza Zaharreko karpatik abiatu eta Zubi Nagusirainoko bidea egingo dute, tarteka geratu eta plaza dantzak eginez.

Musika eskolako musikariek gidatuko dute kalejira eta dantzarako gogoa daukan edozein herritar batu daiteke kalejirara egunean bertan. Iaz hainbat belaunaldik parte hartu zuten ekimenean.