Topaketa hasteko, bingoa egin zuten elkar ezagutzeko eta elkarrekin berba egiteko. Ondoren, udazken-neguan egindako ikastaroen argazki eta bideoak ikusi zituzten. Topaketa ixteko, berriz, urritik orain arte egin dituzten jardueren balorazioak egin zituzten, eta, elkarrekin partekatu segidan. Azkenik, udaberrirako proposamenak ere jaso zituzten ekimen parte-hartzailea eginez. Elkarrekin merienda eginez borobildu zuten hitzordua.
Urritik negura bitarteko jarduerei dagokienez, berriz, honako hauek egin dituzte:
- Xilografia tailerra (6 saioko ikastaroa)
- Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa (10 saioko ikastaroa)
- Kosmetika naturalari buruzko ikastaroa (saio bakarreko 2 ikastaro)
- Zineforum feminista: Los domingos pelikularen emanaldia eta tertulia
- Platerean iraultza morea: emakumeontzat elikadura osasuntsua (2 saioko ikastaroa)
- Gozogintzari buruzko jakintzak eta zaporeak partekatuz (2 saioko ikastaroa)
Udalak emandako datuen arabera, 80 emakume baino gehiago aritu dira hitzaldi, ikastaro eta tailerretan parte hartzen; zineforumean, 100 pertsonatik gora eta izan ziren bi jarduera, Zoru Pelbikoaren ikastaroan eta Xilografia tailerrean izen emate oso handia izan zenez, hainbat emakume parte hartu ezinda gelditu zirela.