Barrenari kantatu diote Enbeitak eta Arzallusek

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko otsailaren 1a

Abenduaren 27an, Soraluzeko Gabonetako bertso jaialdiaren barruan, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus bertsolariek Barrena Komunikazio Taldeari kantatu zioten Gaizka Azkarate gai jartzaileak emandako gaiari jarraituz. Jaialdian, Eneritz Artetxe Eizagirre, Xabat Illarregi eta Irune Basagoitik ere kantatu zuten eta saioko bertsoaldirik onenak ikusgai daude Bertsoa.eus webgunean.