Sorako taldeek asteburu honetan jokatuko dituzten hamar partiduetatik zazpi Ezoziko Futbol Zelaian izango dira. Bihar, etxean jokatuko dute infantil B, kadete 1M eta erregional mailetako taldeek. Eta domekan, benjaminek, lehen urteko alebinek, infantil Bk eta gazteek. Gainerako taldeek, kadete gorengoak, infantil A-k eta bigarren mailako alebinek, kanpoan dituzte hitzorduak.
Nagusiak Villabonaren kontra
Ekipo nagusiari dagokionez, berriz, bihar, zapatua, 16:30ean zelairatuko da. Etxeko taldeak Villabonakoa izango du aurkari. Sora hirugarren doa Igoera Faseko sailkapen orokorrean, laugarren eta bosgarren sailkatuekin puntutan berdinduta. Bi partidu jokatu dituzte Txapeldunen Ligan: bat irabazi eta bestea –azkena– berdindu egin dute.