Zapatuko partiduan, Villabonako taldea hasi zen irabazten. Korner baten ondoren sartu zion gola Sorari 25. minutuan, eta, atsedenera arte Sora galtzen joan zen. Baina kontrako markagailua izan arren, “sentsazio onekin”, iritsi ziren atsedenaldira, Iokin Arrillaga entrenatzailearen esanetan “hasieratik bukaerara baloiarekin protagonista” izaten ari baitzen etxeko taldea, eta, orokorrean, “jokaldi onak eta joko ona” erakusten ziharduen.
Bigarren zatian berehala eman zioten buelta markagailuari; Arrillagak dioenez, “fin” ibili ziren, Villabonakoen “aterari begira” eta gainera, “alderdi defentsiboan ere oso ondo, fallorik gabe eta aurkaria kontrolatuta”.
Hala, 49. minutuan berdindu zuten partidua, Sorako pitxitxi Danel Soutulloren eskutik; hain justu, Soutullok berak sartu zuen Soraren laugarren gola, luzapeneko azken bost minutuen barruan; baina lehenago, 69. minutuan, Iker Urkirik ipini zuen 2-1ekoa markagailuan eta Villabonak egin zuen 3 eta 1ekoa ate propioan gola sartu ondoren.
Emaitza horrekin, ekipoak zelaian egindakoarekin eta, oro har, Igoera fasearen hasierarekin, “pozik” da Sorako entrenatzailea; halaber, “gogotsu” ere badago, hurrengo partidua jokatu eta hiru puntuak etxera ekartzeko”.