Gaur, eguaztena, 15:07an abisua jaso dute Udaltzaingoan esanez harritzarra jausi dela Oleako aldapa gainera. Bertaratu eta harria bi lagunen artean kentzen saiatu dira, baina ezin. Pisu handia zuen, “250-300 bat kilo izango zituen”, kontatu du udaltzainak. Gaineratu duenez, patakabra izeneko tresnarekin apurtu eta errepide erditik baztertu dute harria, zirkulaziorako bidea libre lagaz. Esandakoaren arabera, harria mendiko paretaren izkina batean zegoen, eta, bertatik jausi da; ez dute gehiago jausteko arriskurik ikusi. Argazkiak: Iratxe Sebal eta Udaltzaingoa.