Hainbat erremate lan falta dira

Ubane Madera Zangitu 2026ko otsailaren 12a

Egunotan benetan eguraldi bustia egiten diharduen arren, Gabolatseko zubira ailegatu eta hura gainditu ere egin dute Baltegietako galtzada-harriak jartzeko obretako lanetan. SAPAren pabiloiaren ondoan ibili dira lanean gaur, eguena. Hala ere, oraindik ez dute pasabidea zabaldu ibilgailuendako, eta ez dute zabalduko oraingoz.

Obrak egiten dabilen Echaide enpresako obra-buru Alvaro Garciak esplikatu dutenez, hainbat erremate lan falta dira, zoladura ere bota behar dute zati batean eta horiek guztiak egin eta dena ondo sikatu arte, ez dute pasabiderik zabalduko, beraz, garajedunek pazientzia izaten segitu beharko dute.