Mendi martxari dagokionez, Soraluzetik, Eibartik, Elgoibartik eta Elgetatik abiatuko dira taldeak. Bergararrek soraluzetarrekin bat egingo dute. Asmoa da bakoitza bere herritik abiatzea eta denak 11:00etan Topinburun elkartzea.
Gaur, astelehena, Basalgo zentral eolikoaren kontrako herriko taldeak batzarra deitu du. Lau gai izango dituzte mahai gainean: martxoaren 5erako antolatu nahi duten hitzaldia; martxoaren 7an egingo den mendi martxa; horri buruzko informazioa zabaltzeko mahaien antolaketa eta gastuei aurre egiteko bonu-laguntza planteamendua. 19:00etan hasiko da batzarra, Gaztetxean eta interesa duen edozein bertara daiteke.