Gaurko irakurketan, Espainiako gobernua kritikatzeaz batera, pentsioen errebalorizazioa bermatuko lukeen dekretua atzera bota zuten partiduen jarrera ere kritikatu dute.
Adierazi dutenez, “erabat bidegabea eta arbuiagarria da alderdi politikoek (PP, VOX, JUNTS, UPN) Kongresuan pentsioen balioa handitzea eragoztea eta pertsona ahulenak babesten dituzten neurriak indargabetzea”. Halaber, uste dute hori soilik egin dezaketela “interes partikularrak pertsonen bizi-baldintzen hobekuntzaren aurretik” jartzen dituztenek.
Autobusa 10:15ean
Bada, gaiarekiko duten haserrea kalean erakusteko manifestazioak deitu dituzte astebururako Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Gipuzkoaren kasuan, Donostian egingo dute, 12:00etan Bulebarren hasita, eta, hara joateko autobusa 10:15ean izango da Zubi Nagusian.
Manifestazioen bitartez, honako bost puntuak exijituko dituzte:
- “Pentsioen balioa automatikoki handitzea bizitzaren kostuaren benetako igoeraren arabera.
- Igoera izan duten arren, miserableak izaten jarraitzen duten gutxieneko pentsioen hobekuntza nabarmena
- Gutxieneko pentsioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS) parekatzea, genero-arrakala kroniko ez bihurtzeko eta adinekoentzako diru-sarrera nahikorik eza eragozteko.
- Gutxieneko pentsioak LGS lanbide arteko gutxieneko soldataraino osatzea EAEn eta Nafarroako Foru Komunitatean.
- Berehala onartzea Ezkutu sozialean pertsona zaurgarrienak babesten dituzten neurriak berehala onartzea”.