Pankartak egin, aurtengo mezu nagusiak landu eta Martxaren 8ak izango dituen gainerako ekitaldien zertzeladak lotzen eta lantzen ari dira azken asteotan Soraluzeko M8 Plataformako kideak.
Leloari dagokionez, Euskal Herriko Bilgune Feministarenarekin bat egin, eta, Zapalkuntzen sistemen aurrean antolatu eta borrokatu izango da nagusia, baina, azken urteotan moduan, harekin batera gehiago ere haizatuko dira.
Manifa eta musika
Manifestazioari dagokionez, berriz, 12:00etan abiatuko da Plaza Zaharretik, eta, erdiguneari buelta eman ondoren, eguraldiak lagatzen badu, Plaza Berrian bukatuko dute, gainerako ekitaldiak bertan egiteko.
Plazan, aldarrikapenak izango du bere tartea, batik bat irakurraldiarekin; eta ondoren, musikaz jantziko dituzte gainerakoak. Besteak beste, deigarria izango da 100 emakume baino gehiago elkartuko direla Elektrizitatea kanta elkarrekin abesteko.