Gaur goizean, Ertzaintzaren bi furgoneta eta bi patrol eta Udaltzaingoa bertaratu da Loraldera etxegabetzea gauzatzera. Baita Eibarko epaitegitik etorritako segizio judiziala ere.
Azken horiek esplikatutakoaren arabera, agindu judiziala zuten etxegabetzea gauzatzeko, epailearen agindua. Esan dutenez, exekuzio hipotekario bat tarteko, okupatutako etxebizitza enkantera irten zen, eta, norbaitek etxea erosi egin zuen. Baina lehenagoko jabeak joan ondoren, berriak etorri aurretik, beste pertsona bat sartu da etxebizitzan.
Bigarren saiakera
Emandako xehetasunen arabera, pertsona horri behin baino gehiagotan ohartarazi diote etxea laga beharra zuela, eta, abenduan, bera ateratzera etorri ere egin ziren, poliziarekin. Baina hark ez zuen irteterik nahi izan eta gaur etorri dira bigarrenez etxegabetzea gauzatzera.
“Lehenengo beti ahalegintzen da modu disuasorioan egiten etxegabetzea, hainbat modutara jakinarazten zaio pertsonari etxea utzi egin behar duela, indarra erabiltzea azken aukera da. Pertsona honek bazekin irten egin behar zela, berarekin berba egin dugu eta ez du erresistentziarik jarri. Orain, denbora ematen ari gara, bere gauzak atera ditzan