Debabarrenean hiru kanporaketa jokatuko dituzte Gipuzkoako Herriartekoan: Soraluzekoaren ondoren, bigarrena Eibarren jokatuko dute otsailaren 27an Deporren, eta, hirugarrena, Debabarreneko txapelduna zein talde izango den izendatzeko saioa, martxoaren 14an izango da, Mutrikuko Gaztetxen, 20:00etan.
Eskualdeko lehia horretan Soraluze ordezkatuko du BertSora taldeak, eta honako kide hauez osatuta izango da: Gaizka Azkarate, Arrate Gisasola, Amaia Palazuelos, Josune Aramendi eta Eneko Beretxinaga bertsolariak; gai-jartzailea Martin Azkarate izango da, eta epailea, Amaia Argarate.
Eibarko Xarmaginak taldea, berriz, honako kideez osatuta egongo da: Irune Basagoiti, Araitz Katarain eta Jokin Bergara bertsolariak. Gai-jartzailea, Maialen Bergara, eta, epailea, Peru Alberdi.
Eta Mutrikuk bi talde izango ditu:
Alkolea (Mutriku): Iñigo Arrizabalaga, Peru Vidal eta Malen Aldalur bertsolariak. Gai-jartzailea, Unai Belaustegi, eta, epailea, Udane Mugerza.
Arnoate (Mutriku): Xabi Astigarraga, Alexander Idoeta, Bihotz Basterretxea eta Antton Aizpurua bertsolariak. Gai-jartzailea, Olatz Basterretxea, eta, epailea: Abel Irizar.