Aparkatzeko arau berriak zubian

Ubane Madera Zangitu 2026ko otsailaren 21a

Aldatu egin dute Zubi Berrian aparkatzeko ordutegia. Seinale berriak erakusten duen moduan, aurrerantzean, 08:00-15:00ak bitartean zamalanetarako -profesionalendako- izango dira bertako aparkalekuak eta arratsaldeetan libre izango da aparkatzea.

Hori bai, Udaltzaingotik esandakoaren arabera, zorrotz zainduko dute aparkalekuak bakarrik profesionalek zamalanak egin ditzaten izango dela. Halaber, kontuan hartu behar da, baita ere, zapatuan, 12:00etarako itxiko dela erdigunea zirkulaziorako.