Guztiak bereganatu zituen

Ubane Madera Zangitu 2026ko otsailaren 26a

Atzo arratsaldean, ipuinez eta kantuz bete zen Udal Liburutegiko haur txokoa, 0-3 urte bitarteko umeei eskainitako saioan. Amaia Egidazu Arrube (Durango, 1981) ipuin kontalariak eskaini zituen ipuintxoak, kantuz zein esku-jolasez jantziz kontakizunak, eta, erabat bereganatu zuen entzule izan zituen umeen eta haiekin bertaratu ziren gurasoen arreta.