Soraluzetarrek ere moretu eta alaitu dute Lilatoia

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 1a

Gaur, domeka, soraluzetarrez eta haietako hainbaten alabaz osatutako kuadrila ederrak ere parte hartu du Lilatoian. Beste 6.500 emakumerekin batera osatu dute Donostia bete duen marea morea. Urteetako ohitura dute han parte hartzea, orain dela 13 urte hasi batziren Lilatoian parte hartzen. Argazkiak: Gorka Zubiaurre, Lourdes Mendia eta Ezozi Arrillaga.

Iosune Casares partaideetako batek kontatu duenez, “abuztuan oporretan, Lourdesek, Ainhoak eta nik korriketan hasi behar ginela komentau genuen, eta, denborara nik lasterketa horren berri izan nuen. Hauei komentau, eta, hortik aurrera urtero “.

Hala, urtetik urtera handitzen joan da Lilatoira doan soraluzetarren kopurua. Amak ziren korrika hasi zirenak eta orain, haietako hainbaten alabak ere parte hartzen dute. Baita beste herrikide batzuek ere.

Aurtengoa ere egin dute, eta, kontatu dutenez, “primeran” joan da.