Asier eta Iñaki gogoan 40’Rocken

Erabiltzailearen aurpegia Asier ta Iñakiren omenezko pilota txapelketa 2026ko martxoaren 2a

Memoriak oholtza hartu zuen Brigade Loco taldearen eskutik.

Otsailaren 21ean, 40 bat soraluzetar batu ginen X. 40’Rock jaialdian. Goizeko 11:00etan hasita, egun osoan zehar jaia eta aldarria izan ziren nagusi.

Eguneko unerik bereziena Brigade Loco taldeko kideak 25. pelota txapelketako kamisetekin oholtzara igo zirenean iritsi zen. Unea are hunkigarriagoa bihurtu zen taldeko abeslariak sakabanaketa politikaren ondorioz hildako 16 euskal herritarrak gogora ekarri zituenean; horien artean, aurten 25. urteurrena beteko duten Asier eta Iñaki.

Eskerrik asko bihotzez, Brigade Loco. Gora gu ta gutarrak!

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Unai Gaztelumendi marrazkilariari aurtengo txapelketako kamisetaren diseinuagatik, baita 40’Rocken argazkilari lanetan aritu ziren Aitzol Zamalloa, Anje Arlan eta Peio Zamari partekatutako argazkiengatik.

Hurrengo ekimenak

Martxoan:

  • Kamiseta eta errifa salmenta.

  • San Andresen barruak, asteburuetan.

  • Txapelketan izen emateko aukera.

Apirilaren 10ean: 

  • Bikoteak eta otarra zozketatuko dira. 

  • Txapelketaren hasiera.

Ekainaren 20an:

  • 25 urte, bazkari herrikoia.

Uztailean:

  • Asier eta Iñaki komikiaren aurkezpena.

  • Final eguna, San Andresko jaietan.