“Pianoaren musikaz poz hartzeko momentu bikaina”

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 2a

Zapatuan, piano-jotzaile gaztetxoek bete egin zuten Herri Antzokia, Pianoaz gozatzen III. jaialdiaren bueltan. Pozik borobildu zuten jardunaldia, jaialdia gauzatzen elkarlanean jardun zuen Soraluzeko Musika Eskolako zuzendari Domentx Uzinek esandakoaren arabera, “familia eta lagun artean pianoaren musikaz poz hartzeko momentu bikainak dira” halakoak; “ikasleentzat, bakarka ikusleen aurrean lasai egoten ikasteko momentua. Eta kalitatezko instrumentu baten eskuak trebatzeko eta intentsitatea sentitzeko aukera paregabea”. Uzinek bereziki piano irakasleen lana goraipatu eta nabarmendu zuen, “piano irakasleek egiten dute lan guztia”, adierazi du. Argazkiak: Domentx Uzin.