Itxaropenaren urteko lehen txangorako izen-ematea zabalik

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 5a

Iruñeko Gaztelu plaza. Argazkia: Iruñeko Udala.

Itxaropena Erretiratuen Elkarteko zuzendaritzak jakinarazi duenez, martxoaren 25ean egingo dute 2026ko lehen irteera: Iruñera txangoa. Izen-ematea zabalik dago. Bulegoan egin behar da hori, eguenetan edo martitzenetan, 11:00etatik 12:00etara bitartean. Martxoaren 17ra arteko epea dago izena emateko, eta txangoaren prezioa 70 euro da.

Irteerari dagokionez, 09:00etan abiatuko dira Soraluzetik. Behin Nafarroara iritsita, Etxarrenen hamarretakoa egingo dute, eta gero joango dira Iruñera, eguerdi ingururako. Han hiria ikusteko bisita-gidatua izango dute.

Txangoa elkarrekin bazkaltzen borobilduko dute. 14:30ean, Auzmendi sagardotegian menua izango dute; noski, sagardotegikoa. Bazkalostekoa egin ondoren bueltatuko dira herrira.