Landaketan parte hartu zuten pertsona gehienak herriko norbanako eta familiak izan ziren baina kanpotik ere etorri zen jendea, tartean, hiru ikasle atzerritar: filandiar bat, afganistar bat eta kanadiar bat. Denek eskuz esku jardun zuten zuhaitzak landatzen (haritzak, pagoak, urritzak, basa sagarrak eta madariak, urkiak…), etorkizunean Askabeitti inguruan bertako basoa izan dadin.
Landaketako lanak amaitu ostean hamaiketakoa egin zuten Urtia Zelaiko elkartean eta ondoren, Korrikari eta AEKri atxikimendua adierazteko argazkia atera zuten, izan ere, Zuhaitz eguna Korrika Kulturalaren egitarauan txertatu delako.