Martxoaren 8a (2026)

“Beste mundu bat feminismotik, berdinzaleagoa, justuagoa eta baketsuagoa” aldarrikatu dute Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 8a

Gaur, Martxoak 8, kolore morez eta herritarrez bete dira Soraluzeko bazterrak. Emakumeak, señorak, andretxoak, gazteak, umeak, ama-alabak, ahizpak, lagunak… denetarikoak elkartu ditu gaurko aldarriak: “mundu feministago bat nahi dugu, berdintsuagoa, justuagoa, antirrazista, eta baketsuagoa”. Gizonak ere izan dira babesa ematen eta batasuna erakusten. Manifestazioa egin ondoren komunikatua irakurri dute Plaza Zaharrean, eta, musikarekin borobildu dute hitzordua, besteak beste, Zea Mays-en Elektrizitatea kanta elkarrekin abestuz. (Segidako bideoan).