Ehunka eta ehunka herritarrek bat egin du Martxoaren 8aren bueltan gaur eguerdian, domeka. Manifestazioa egin dute lehenengo, aldarrikapean-ekitaldia gero, eta, borobiltzeko Elektrizitatea kantatu dute elkarrekin Plaza Zaharrean. Bittor Murguzurrek dronez grabatu du guztia. Segidan bideo-laburpena ikusgai.