Bukatzear dira Baltegieta 22 eta SAPA bitarteko kalea zaharberritzeko lanak. Asteotan, galtzada-harriak jartzen zebiltzan, eta, justu gaur, barikua bukatu dituzte lan horiek. Gaur, Baltegietatik goiko errepidera doazen eskaileretan beste bi eskaileratxo gehitzen ziharduten, baina galtzada-harriei dagokienez, osterantzekoa bukatuta dute.
Hori bai, kaleak itxita segituko du. Batetik, egindako tramua sikatzen laga behar delako, galtzada-harriak ondo itsats daitezen. Eta bestetik, azken lantxo batzuk egiteko daudelako.
Lanak egiten diharduen Echaide enpresako Alvaro Garcia obra-buruak esandakoaren arabera, aldapatik behera datorren espaloiari jarraipena emango diote, dena maila berean laga eta oinezkoen gunea dela adierazteko. Ibilgailuak bertatik irten ahal izango dira, baina oinezkoek izango dute lehentasuna.