Ikusleak dantzan Gorosabelekin

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 16a

Bera eta bere gitarra. Mikel Gorosabel Garaik ez zuen besterik behar izan barikuan Asigor tabernan elkartu ziren ikusleak dantzan jartzeko. Interpretatu zituen Loreleiren lehengo eta oraingo kantuak, berarenak eta noski, EH Sukarrarenak. Tartean, gaur egungo gerra testuinguruari erreferentzia eginez, Gorka Knörrek konposatutako Azken agurraren negarra kanta ere abestu zuen. Bideoan, kantu hori berori eta EH Sukarra kantu mitikoa.