Gaur arratsaldean, berrehun pertsona inguruak greba eguneko bigarren manifestazioa egin dute herriko kaleetan, gutxieneko soldata "duina" izan dadila eta "hemen erabaki" dadila eskatzeko. Josune Casares LABeko ordezkariak "oso balorazio ona" egin du grebak Soraluzen zian duen jarraipenaz eta baita eguerdian Eibarren egin duten manifestazioaz, "jendeak erantzun egin du" adierazi du.