Barrenak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu domekan Ekain pailazoaren 'txou'-a ikusteko

Barrena 2026ko martxoaren 20a

Ekain pailazoa malabarrak egiten. Argazkia: Kulturaz.

Ekain pailazoak 'Ekain Txou: hautsak harrotzen' ikuskizuna eskainiko du zapatuan (martxoak 22) eguerdiko 12:00etan Soraluzeko Herri antzokian. Barrenak, emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Parte hartu HEMEN.

Zozketan parte hartzeko epea bihar zapatuta (martxoak 22) amaituko da, 15:00etan. Sarituen izenak 16:00etan jakinaraziko dira, lotura honetan bertan. Zozketan parte hartzeko eman izena HEMEN

Bestalde, ikuskizunerako sarrerak aurrez eros daitezke Internet bidez edo egunean bertan antzokirako sarreran.

Familia osoarentzako ikuskizuna

Familia osoari zuzendutako antzerki eta clown ikuskizuna da Ekain Txou: Hautsak harrotzen, umorea, jolasa eta zirkuko ukituak uztartzen dituena.

Ikuskizunean, Ekain Pailazoak bere zirku-maleta zaharra hartuta, egoera barregarriak eta ustekabekoak sortzen ditu. Objektuekin jolastuz, gorputz-adierazpena erabiliz eta hitz gutxirekin, ikusle txiki zein handiak barrez lehertzea du helburu. Antzerki bisualaren bidez, irudimena eta algara dira protagonistak.