Zapatu goizeko 03:30ak aldera bisitariak izan ziren Iribe baserrian eta Frantziska Iraolagoitiaren kamerek harrapatu zituzten. Basurde bat ikusten da alambre sarea jaso eta azpitik pasatzen (gero hortik ahuntzak irtengo dira) eta gero eme bat 10 umerekin. Iraolagoitiak, ironiaz, dio ez dakiela zela zainduko dituzten aurten horrenbeste.