Aubixan primeran

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 23a

Asteburu honetan, Soraluzeko 18 gazte Elgoibarko Aubixa barnetegian egon dira, Keixeta guraso elkarteak antolatutako asteburu-pasan. Kukumixoko begiraleekin batera izan dira bertan, eta, esandakoaren arabera, “oso ondo” pasa dute, hori bai, lo gutxi eginda bueltatu dira. Besteak beste, Kalamuan izan dira eta San Pedron ere bai.