HERRITARREN AHOTIK

Txita-lapurra, burubeltza, orkatza eta beste Oregik harrapatuta

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 24a

Gutxitan ikusi ahal izaten ditugun animaliak erretratuetan harrapatu ditu Iñaki Oregik bere kamerarekin. Martxoaren 13koak dira azeriari eta orkatzari ateratako argazkiak eta pasa berri den domekakoak dira, berriz, txinbo burubeltzari eta txita-lapurrari ateratakoak. Paisaia garbiari eta Txakur-hortza (Erythronium dens-canis) loreari ateratako argazki ederrak ere partekatu ditu.