Kontrargiren zozketaren irabazleak

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 26a

Kontrargi Argazki Kolektiboak jakinarazi du 2025.eko Argazki Rallyaren erakusketa bukatu berritan, bertan izan direnek aukera izan dutela gustuko argazkia eskatzeko. Haien artean zozketa egin eta gero, honakoak dira sei saridunak, ordena alfabetikoan: Jose Luis Axpe, Alberto Berraondo, Jabier Etxabe, Rosa Etxeberria, Ana Sebal eta Mariaje Ucin.