Soraluzeko Musika Eskolako hainbat musikarik Eibarko Musika Bandarekin joko dute, gaur

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 29a

Gaur, domeka, Eibarko Coliseoan joko dute Soraluzeko Musika Eskolako hainbat musikarik. Eibarko Musika Bandarekin batera joko dute eta baita Eibarko Musika Eskolako hainbat ikaslerekin batera. 12:30ean da hitzordua. Andoni Ariznabarreta soraluzetarrak iragarri duenez, marrazki bizidunetako musika interpretatuko dute. Argazkiak: Domentx Uzin.

Soraluzeko Musika Eskolatik musikari izango dira tronboiak, tronpetak, saxofoia eta klarineteak. Musikari gazteek zein helduek hartuko dute parte Eibarko kontzertuan.

Andoni Ariznabarretak esan duenez, pieza ezagunak interpretatuko dituzte, marrazki bizidunetakoak batzuk. Capitán Marvel eta Frozen, adibidez, eta pieza euskaldunen artean Kalakanena eta Kepa Junkerarena, besteak beste.

12:30ean da hitzordua. Coliseo antzokian.