Honako datuak helarazi zituzten barikuko elkarretaratzean: “120 dira oraindik beraien zigorrak betetzen ari diren presoak eta 14 iheslari eta 3 deportatu beraien etxeetara itzuli ezinik erbestean jarraitzen duten Euskal Herritarrak. 120 horietatik 52 dira beraien zigorrak erregimen itxian betetzen ari direnak, zigorraren azken urteak kalea zapalduz betetzeko baldintzak betetzen badituzte ere”.
Dena den eta “tantaka-tantaka” bada ere, “aurrerapausoak” ikusten ari direla ere esan zuten, eta, azpimarratu zuten “lanean jarraituko” dutela “etxerako bidean oztopo diren lege eta politikak salatzen, konponbidea, bakea eta elkarbizitzara bidean urratsak ematen eta euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde”.