Antolatutako bidaiaren arabera, maiatzaren 17an, goizean goiz abiatuko dira Soraluzetik Costa Bravara ingurura eta hango zortzi leku bisitatuko dituzte bertan pasatuko dituzten 5-6 egunetan: Lloret de Mar, Blanes, Besalú, Empuriabrava, Girona, Pals, Peratallada eta Tossa del Mar. Itsasontziz ibiliko dira, eta besteak beste, Girona ikusteko bisita gidatua izango dute.
Itxaropena Erretiratuen Elkartetik helarazitako informazioaren arabera, Lloret de Mar udalerriko lau izarretako hotel batean pasako dituzte bost gauak eta handik abiatuta egingo dituzte irteerak.
Bidaiaren prezioa da 515 euro pertsonako logela bikoitzean. Logela bakarra nahi duenak, berriz, 175 euroko osagarria ordaindu beharko du. Bidaia egin ahal izateko, berriz, 40 laguneko taldea behar da.
Izen-ematea zabalik izango da maiatzaren 7ra bitartean; kontuan izan datorren eguenean, jai-eguna izanik- itxita izango dela bulegoa. Itxaropenatik esandakoaren arabera, dagoeneko 22 lagunek eman dute izena.