Itxaropena Erretiratuen Elkartetik ohartarazi dute gaur eta bihar, eguen eta bariku, taberna zein bulegoa itxita izango direla, jai-egunengatik. Zapatutik aurrera, berriz, normal jardungo dute. Taberna zapatuan bertan zabalduko dute eta bulegoa, berriz, ohi denez, martitzenean eta eguenean izango da zabalik bazkideei arreta eman eta zuzendaritzako lanak egiteko.