Patricia Borinaga zinegotzi sozialistak jakinarazi duenez, Soraluzetik Maltzagarako bidegorri zatia eraikitzea teknikoki oso konplexua izango da, eta, 18 eta 20 hilabete bitarteko iraupena izango dute obrek. Iragarritakoaren arabera, 2026an bertan lizitatuko dute proiektua idazteko lanak eta aurreikusita dute 2027an hasiko direla obrak.
Oro har, bozeramale sozialistak modu oso positiboan baloratu du proiektua idazteko lizitazioaren iragarpena, eta, “poztasun handia” erakutsi du “errealitate” bilakatuko delako Debabarrena eta Debagoiena lotuko dituen bidegorriaren tramua. Borinagak azpimarratu duenez, proiektu hori “oso garrantzitsua da, Deba haranarentzako lotura estrategikoa gauzatzeko behin betiko urratsa delako. Konexio horrek mugikortasun iraunkorra sustatuko du, eta eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu, oinez eta bizikletaz, eskualdeen artean".