Plazentziatarrak Japonian

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko apirilaren 4a

Aste santuko opor egunak baliatuz eta berrogeita hamabost urte bete dituzten aitzakiarekin, bost plazentziatar Japonian dira egunotan. Argazkiak: Fernan Oregi. 

Duela bost urte, berrogeita hamar urte bete zituztenean, kinta bereko lagunek Estatu Batuetara bidaiatu zuten eta aurten, berrogeita hamabost bete dituztenean, Japoniara joan dira hamabi egunetarako. 

Martxoaren 28an, hartu zuten abioia Bartzelonan eta egun berean ailegatu ziren Tokiora. Han, "eguraldi eskasa" topatu "barruko planak" egin behar izan dituzten arren, gereziondo japoniarra ikusi ahal izan dute loretan eta Fuji mendira ere igo dira bizikletan. Egunotan Kioton dira eta handik Fukushimara joango dira hamabi eguneko bidaia amaitu eta berriz Euskal Herrira bueltatu aurretik. 

Barrenari kontatu diotenez, Japoniako hirietan pasatu dituzten egunotan konturatu dira badirela ezberdintasunak Japoniako eta Euskal Herriko kulturen artean: "Oso kultura ezberdinak dira. Hemen jendea etxetik lanera eta lanetik etxera doa. Oso serioak dira eta ez dute bururik altxatzen mugikorretik. Jatetxeetan pertsona bakarrarendako mahaiak dituzte eta gauez sekulako mozkorrak harrapatzen dituzte. Lanetik atera eta ahaztu egiten zaie etxera joan behar dutela... Gainerakoan, janaria oso ona da eta besteekiko etengabe adierazten duten errespetua eta laguntzeko borondatea ere interesgarriak dira".