Hemen inguruan daudenean, eta, logelak libre badaude, Oñatin, Arregi nekazalturismoan egiten dute lo helikopterokoek. Hango ugazaba Iñaki Arkauz lagun handi dute soraluzetarrek. “Lehenengo aldiz etorri zirenean helikopteroaren argazki bat bidali zigun eta ikustera joan ginen, beste barik; gero, eurei bideoan grabatzeko baimena eskatu nien eta baietza eman zidaten. Gero, eskatu zidaten bideoa, ze eurek goitik dena grabatzen dute baina behetik grabatutako euren irudi askorik ez dute. Eta horrela, orain ohitura bezala urtero grabatzera joaten naiz eta pixka bat eurekin egoten gara. Beste egunean, eurekin telefonoz hitz egiten geunden, eta, kameralariak galdetu zidan grabatzera noiz joan behar nintzen. Ilusioa egiten die. Ya bi egunean grabau ditut, eta oraintxe (barikua, 17:00) berriro goaz, zelan lurreratzen den grabatzera”, kontatu du Iraolagoitiak.
Hark gaineratu duenez, aurten beste helikoptero eta pilotu batekin etorri dira, Katalunian bizi dena. Kamera erabiltzen duena, berriz, madrildarra da, hori azken urteotako berbera.
Bitxikeria moduan, helikopteroarendako erregaia agortzen denean, Iruñeko aireportura joan ohi dira depositua birkargatzera.