Ibaia garbitzera joateko deia egin dute apirilaren 18rako

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko apirilaren 11

Herritar bat ibaitik plastikoak ateratzen.

Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak eta Lurgaia Fundazioak Deba ibaia garbitzeko auzolana antolatu dute datorren zapaturako, apirilaren 18rako eta dei egin diete herritarrei bertan parte har dezaten. 

Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen Departamentuak, herriko Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak eta Lurgaia fundazioak, aurten ere, ibaia garbitzeko auzolana antolatu dute herriko beste hainbat eragile eta elkarterekin batera (AEK, Gaztelekua eta Atxolin eta Keixeta guraso elkarteak). 

Aurtengo garbiketa apirilaren 18an izango da. Goizeko 9:30ean elkartuko dira Plaza Barrixan eta eguerdi partera arte jardungo dute ibaitik zaborrak eta hondakinak ateratzen. Lanak amaitutakoan, parte hartzaile guztientzat jan-edana eskainiko dute. 

Izen-ematea, apirilaren 16ra arte

Izena emateko, bidali e-mail bat, eguena, apirilaren 16a baino lehen izen-abizenak, adina eta herria zehaztuz helbide honetara (Gaia: Apirilak 18, Soraluze):