Gaur zabaldu dute 2026-2027 ikasturterako Haurreskolako matrikulazioa. Deialdia da 2025-2026 urteetan jaiotako umeen gurasoendako edo tutoreendako. Matrikula doakoa da eta online zein Haurreskolara joanda egin daiteke. Maiatzaren 4ra bitarteko epea dago izena emateko.
Soraluzeko Haurreskolan daude, gehienez jota, 13 leku 1-2 urte bitarteko umeendako eta 6 leku 0-1 urte bitartekoendako. Hezitzaileak, berriz, izatez lau dira eta une honetan daude hiru. Orain, berriz, 16 ume dituzte bertan. Esan dutenez, aurtengo ikasturtea gorabeheratsua izan da, arrazoi bat edo beste, umeen joan-etorria izan baitute.