Uxue Agirre liburuzainak esplikatutakoaren arabera, iaz egin zuten lehen aldiz Komiki Tailerra Institutuko gazteei zuzenduta, Komiki Egunaren bueltan. Ekimena ondo joan zela-eta, aurten errepikatu egin dute esperientzia, oraingo honetan, datorren astean ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan.
