Atzo, 19:00etan hasi zen elkarretaratzea; igande goizaldean, Iruñeko Sandulezai auzoan, etxe bateko hirugarren solairutik amilduta 37 urteko emakume bat hil zela salatzeko. Gertakarien arabera, Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen, emakume horrengandik urruntzeko ezarria zioten agindua urratzeagatik.
Babes zabala jaso zuen Soraluzeko Udalak goizean egindako elkarretaratze deialdiak, apurka-apurka herritarrak bertaratzen joan eta azkenean, 75 bat elkartu ziren Plaza Barrixan, tartean, baita udal ordezkariak ere; elkarrekin gaitzetsi zuten emakumearen heriotza.
"Arazo estrukturala"
Lehenago, goizean, gaitzespen adierazpena argitaratu zuen Soraluzeko Udalak. Oro har, bertan azpimarratzen dute, “heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino” ez dutela “agerian uzten, eta arazo horren jatorria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun estrukturalean” dagoela. Halaber, nabarmentzen du arazo hori ez dela “emakumeena bakarrik, gizarte osoarena baizik. Horregatik, gizarteari dei egiten dio, bere osotasunean, berdintasunaren aldeko borrokan bat egitera eta elkarrekin jardutera”.
Adierazpen osoa hemen klikatuta irakurgai.