Bihar, Udaberriko Artisau Azoka

Ubane Madera Zangitu 2026ko apirilaren 18a

Bihar, domeka, Udaberriko Azoka egingo dute herriko hainbat artisauk Plaza Zaharrean. 11:00etarako jarriko dituzte postuak Nuria Murok, Saadia Nasirrek, Charo Fernandezek, Nagore Martinek eta Cristina Albisuak. 14:00ak arte izango da apaingarriak, jantziak, bitxiak, poltsak, gaztak eta beste ikusteko zein erosteko aukera.